Mundua -

Alemania

Merkel Alemaniako kontserbadoreen buru hautatu dute berriro ere

Alemaniako kantzilerrak % 89,5eko babesa lortu du. Duela bi urte, aldiz, % 96,7k bozkatu zuten.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra hautatu dute berriro ere Batasun Kristau Demokrata (CDU) alderdiko presidente, astearte honetan, botoen % 89,5 lortuta, 2017ko hauteskundeetarako kanpaina prestatzeko egin duten kongresu federalean.

Alemaniako kantzilerrak emaitza ona lortu du, baina botoen % 96,7 jaso zituen duela bi urte. Hala ere, alderdia zuzentzen jarraituko du, kantziler moduan laugarren agintaldirako hautagai izango zela iragarri eta bi astera. Hauteskundeak hamar hilabete barru egingo dituzte.

Bozketa egin baino lehen, Merkelek babesa eta batasuna eskatu die alderdikideei, eta berriro ere kantzilerra izateko kanpaina ez dela erraza izango nabarmendu du.

“Zuen laguntza behar dut”, adierazi du. “Gure esku dago herrialdearentzat nahi dugun etorkizuna lortzea; alderdiaren kohesioa eta Bavariako Batasun Kristau Sozialaren babesa izan behar ditugu helburu hori lortzeko”, gaineratu du.

Datozen hauteskunde orokorrak aurrekoak baino askoz ere zailagoak izango direla esan du, inolaz ere ez “goxoak”, azpimarratu du, Alemaniako eskuin erradikala indarra hartzen ari baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alemania argazkiak Angela Merkel Hauteskundeak Alemania