Mundua -

ATENTATUA

25 pertsona hil dira Kairon izandako atentatuan

Koptoen katedralaren inguruan izan da leherketa. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu erasoa.

25 muertos en el ataque a una iglesia copta de El Cairo

1:06

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 25 pertsona hil dira eta beste horrenbeste zauritu, Kairon (Egipto) izandako leherketa batean. Koptoen katedralaren ondoan izan da atentatua. Oraindik xehetasunik eman ez duten arren, leherketa handi bat izan da. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu erasoa.

Mohamed Mursiren kontrako Estatu kolpea izan zenetik, 2013an, milizia islamiarren erasoek ez dute etenik izan herrialde horretan.

Joan den ostiralean sei polizia hil ziren, Kairon, Giza barrutian, izandako atentatu batean. Hasam Mugimendu islamiarrak hartu zuen bere gain erasoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Nazioarteko albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea