Mundua -

Venezuelako mugatik gertu

Bost pertsona hil dira Kolonbian izandako hegazkin istripu batean

Hegazkin istripuan hildakoen artean, gidaria, hegaldi laguntzailea, hegazkin teknikaria eta bi langile daude.

Bost pertsona hil dira Kolonbian izandako hegazkin istripu batean. Argazkia: EFE
Bost pertsona  hil dira Kolonbian izandako hegazkin istripu batean. Argazkia: EFE
Bost pertsona hil dira Kolonbian izandako hegazkin istripu batean

0:43

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsona hil dira eta beste bat zauritu da Kolonbian izandako hegazkin istripu batean. Antza denez, German Olano aireportutik (Venezuelako mugatik gertu) aireratu eta minutu gutxira erori da merkantzia hegazkina.

Aerosucre hegazkin-konpainiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, German Olano aireportutik aireratu eta hiru minutura behea jo du.

Hegazkin istripuan hildakoen artean, gidaria, hegaldi laguntzailea, hegazkin teknikaria eta bi langile daude. Istripua zerk eragin ahal izan duen ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Hegazkin istripuak Gaurko azken orduko albistea Kolonbiako albisteak gaur