Mundua -

Istripuaren ikerketa

Errusiak ez du baztertzen atentatu terroristaren hipotesia hegazkinean

Errusiako agintariek zazpi bertsio ezberdin dituzte eskuartean joan den igandean 92 pertsona hildako eragin zituen istripuaren inguruan.

Istripua izandako hegazkin errusiarraren motorraren irudia. Argazkia: AP.
Istripua izandako hegazkin errusiarraren motorra
Istripua izandako hegazkin errusiarraren motorraren irudia. Argazkia: AP.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak ez du baztertzen joan den igandean gertatuko istripuaren zergatia atentatu terrorista bat izatea. Errusiako agintariek zazpi bertsio ezberdin dituzte eskuartean joan den igandean 92 pertsona hildako eragin zituen istripuaren inguruan. Errusiako Defentsa ministerioak posible ikusten du hildako pertsonetatik bat terrorista izatea.

Nahiz eta lehenengo momentuan kutxa beltzak bildutako datuek hutsegite mekaniko bat izan zela aditzera eman, hutsegitea nahitazkoa izan zitekeen. Horrela azaldu du Serguéi Bainétov, Errusiako Indar Espazialen Segurtasun arduradunak prentsaurrekoan. Dena den, Bainétovek adierazi duenez, atentatu terroristaren hipotesia ez da lehentasunezkoetako bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Errusia argazkiak Hegazkin istripuak gaur