Mundua -

AEB

Automobilgintzaren aurrean Trumpek lehenengo garaipena lortu du

Fordeko presidenteak azaldu duenez, Focus ibilgailu berriak Mexikoko San Luis Potosi hirian ekoizteko asmoa zuten, baina konpainiak inbertsio hori beste toki batean egitea erabaki du.

Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente berriak bere lehenengo garaipena lortu du automobilgintzaren aurrean, General Motors konpainiari mehatxu egin eta ordu batzuk geroago (ibilgailuak Latinoamerikan ekoizteagatik, AEBn beharrean). Fordeko presidenteak astearte honetan iragarri duenez, bertan behera utzi dute Mexikon eraiki nahi zuten lantegi berria. Antza denez, bertan 1.600 milioi dolar inbertitzea aurreikusi zuten.

Mark Fields Fordeko presidenteak azaldu duenez, Mexikoko San Luis Potosi hirian Ford Focus ibilgailu berriak ekoizteko asmoa zuten, baina konpainiak inbertsio hori beste toki batean egitea erabaki du azkenean, ekoizpen kostuak merkeagotu nahi dituztelako.

Halaber, Michigango (AEB) Flat Rock lantegian 700 milioi dolar inbertituko dituztela ziurtatu du Fordeko presidenteak. Bertan, ibilgailu elektrikoak eta autonomoak ekoiztuko dituztela esan du. Erabaki hori bere kaxa hartu dutela azpimarratu du Fieldsek, eta Trumpen adierazpenek ez dutela zerikusirik esan iradoki du.

AEBko hauteskunde-kanpainan, baina, Trumpek Ford konpainiaren asmoa kritikatu zuen, Mexikoko lantegi berrian 1.600 milioi dolar inbertitu nahi zituelako.

2016ko irailean, Trumpek mehatxu egin zion konpainia horri; Mexikoko lantegia eraikitzekotan  % 35eko muga-zerga ezartzearekin. Hala, San Luis Potosin ekoiztutako ibilgailuak AEBn sartzea nabarmen garestituko litzaioke Fordi.

Mark Frieldsek Mexikoko lantegia ez dutela eraikiko ziurtatu badu ere, Ford Focus berriak ez dituzte AEBn ekoiztuko. Konpainia horrek ohar baten bidez jakinarazi duenez, errentagarritasuna bermatzeko Mexikoko Hermosillo hirian ekoiztuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Gaurko azken orduko albistea Donald Trump Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan