Mundua -

Protestak Mexikon

Sei hildako Mexikon, erregaien igoeragatik izandako protestatan

Halaber, 1.500 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte. Mexikoko Gobernuak iragarri duenez, beharrezko neurriak hartuko ditu ekintza bandaliko horiek indargabetzeko.

Poliziaren eta manifestatzaileen arteko liskarrak. Argazkia: EFE
Poliziaren eta manifestatzaileen arteko liskarrak. Argazkia: EFE
Mexikon, hiru pertsona hil dira eta 600 baino gehiago atxilotu dituzte

1:07

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei pertsona hil dira eta 1.500 baino gehiago atxilotu dituzte orain arte Mexikon, erregaiaren igoeragatik egindako protestetan; aste honetan hasi ziren. Nahigabeak harrapaketari eta psikosi orokorrari eman dio bidea, ekintza bandalikoen eta etxeratze-aginduaren beldurragatik, sare sozialen bitartez handitu egin baitira.

Hala ere, egungo panoramak asteazken gauean aurreikusitakoa baino zerbait leunagoa dirudi. Egun hartan izan ziren lapurreta nagusiak, Mexiko bailaran (zentroa) eta Veracruzeko portuan (Mexikoko Golkoa). Agintarien eta herritarren alertak indarrean jarraitzen du.

Hedabideetara bidalitako mezu batean Rene Juarez Mexikoko Gobernazio Idazkaritzako idazkariordeak azaldu duenez, "legetik at egindako ekintzak dira eta ez dute zerikusirik manifestazioa baketsuekin eta mexikar guztiek duten adierazpen askatasunarekin".

Juarezen esanetan, ekintza horiek udalerri gutxi batzuetara mugatzen dira, baina erasotzaileak ondareari kalteak eragiten ari dira.

Zuhurtziarako deia

Miguel Angel Osorio Gobernazio idazkariak zuhurtziarako deia egin du: "Zurrumurruei eta gezurrei jaramonik ez egiteko dei egiten diegu herritarrei, alarma sortzea eta animo soziala aztoratzea baitute helburu".

Ildo horretan, Mexiko estatuko Gobernuak adierazi duenez, gezurrezkoak dira etxeratze agindua ezarri dela esanez eta udalerri batzuetan talde armatuak daudela esanez sare sozialetan zabaldu dituzten mezuak.

Mexiko estatuko Gobernuak zabaldutako informazioaren arabera, zenbaitek nahasmen egoera baliatu dute lapurretak eta ekintza bandalikoak egiteko.

Aurrez, Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak neurri gogorrak aldarrikatu ditu protesten larritasuna dela-eta. Erregaien prezioen igoera urte berriarekin batera sartu da indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Mexiko argazkiak Albisteak Latinoamerika albisteak Azken ordukoa protestak Gasolioaren prezioa