Mundua -

Sarraskia

Gutxienez 33 preso hil dira Brasilgo kartzela batean

Egoera 'kontrolpean' dago. Lau egun lehenago, 65 preso hil zituzten Brasilgo beste kartzela batean, Manausen, Amazonaseko estatuan.

Poliziaren barrikada bat presondegiaren atarian / EFE.
Poliziaren barrikada bat presondegiaren atarian / EFE.
Poliziaren barrikada bat presondegiaren atarian / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 33 preso aurkitu dituzte hilik Brasileko presondegi batean, Roraima estatuan. Lau egun lehenago, 65 preso hil zituzten Brasilgo beste kartzela batean, Manausen, Amazonaseko estatuan.

Sarraskia ostiral goizaldean gertatu da, Agricola de Monte Cristo presondegian, Boa Vistan.

Roraima estatuko Justizia eta Herritartasun Idazkaritzaren arabera, egoera "kontrolpean" dago, eta polizia presondegiaren barruan dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Brasil