Mundua -

Los Angelesen

Meryl Streepek Trumpen aurka hitz egin du Urrezko Globoen galan

Aktoreak Cecil B. De Mille garaikurra jaso du bere ibilbideagatik, eta Donald Trump AEBko presidente hautatuaren aurka egin du bere hitzaldian.

Meryl Streep en la gala de los Globos de Oro 2017. Foto: EiTB
Meryl Streep en la gala de los Globos de Oro 2017. Foto: EiTB
Atzerritarren eta askatasunaren defentsa sutsua egin du Meryl Streepek

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Meryl Streep aktoreak tinko defendatu ditu atzerritarrak eta askatasuna Urrezko Globoen sariak banatzeko galan. Horrez gain, indarkeria salatu du, batez ere, toki publikoetatik sustatzen dena.

Urrezko Globoen 74. edizioan Cecil B. De Mille saria hunkituta jaso ostean, aktore beteranoak Donald Trump AEBko presidente hautatuaren aurka hitz egin du.

"Areto honetan gaudenok sektore irainduenetakoak gara: atzerritarrak eta hedabideak", hasi da esaten Memorias de África pelikularen protagonista (1985).

Urrezko Globoetan izendatutako aktore gehienen izenak aipatu ditu; besteak beste, jatorri irlandarra eta etiopiarra duen Ruth Negga Loving filmeko protagonistarena. Ryan Goslingek aktore onenaren saria jaso du La La Land pelikulagatik, eta hori ere izan du hizpide, txalo artean: "Ryan, pertsona jator gehienen antzera, Kanadakoa da".

"Hollywood atzerritarrez josita dago", gaineratu du. "Aktore baten lan bakarra pertsona desberdinen bizitza ezagutaraztea da. Atzerritarrak kanporatuz gero, futbola baino ez dugu ikusiko", esan du.

Halaber, zenbait pertsonaia publikoren jarrera kritikatu du, indarkeria bultzatzen dutelako: "Errespetu faltak errespetu falta eragiten du. Indarkeriak, indarkeria".

Hori dela eta, Hollywoodeko Hedabide Atzerritarren Elkartearen galan hedabideek duten garrantzia azpimarratu du.

"Komunikabideek historia guztiak defendatu eta ezagutarazi behar dituzte, boteredunek egiten dituzten ekintzengatik erantzun dezaten. Guk guztiok kazetariak babestu behar ditugu, haien beharra izango dugulako", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Zinema Kultura Gaurko azken ordukoa Trump gaur