Mundua -

Trumpen agerraldiaren ostean

Peña Nietok Trumpi, harresiaren gainean: 'Mexikok ez du ordainduko'

Esandakoa gorabehera, Trumpen gobernuarekin negoziatzeko prest agertu da Peña Nieto, harresiaren inguruan iritziz aldarazten saiatzeko, eta merkataritza itunak mantentzeko.

Peña Nieto, egindako agerraldian. Argazkia: EFE
Peña Nieto, egindako agerraldian. Argazkia: EFE
Peña Nieto: 'Mexikok ez du harresia ordainduko'

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak berriz ere argitu nahi izan du bere Gobernuak ez duela ordainduko Donald Trump AEBko presidente hautetsiak eraiki nahi duen harresia, haren esanetan, legez kanpoko immigrazioari aurre egiteko.

Trumpek azaroaren 8ko hauteskundeak irabazi eta gero egindako aurreneko prentsaurrekoan esandakoari erantzun dio Peña Nietok. Enpresaburu eta politikari estatubatuarrak berretsi egin du harresia egin, egingo duela, eta Mexikok lanen kostua "itzuli" egingo duela.

"Argi dago Ameriketako Estatu Batuen Gobernu berriarekin desadostasunak ditugula, esaterako, harresiaren gaiarekin; Mexikok ez du ordainduko", esan du Peña Nietok Mexikoko Enbaxadore eta Kontsulen Urteroko 28. Batzarraren itxiera ekitaldian.

Esandakoa gorabehera, Trumpen gobernuarekin negoziatzeko prest agertu da presidente mexikarra, harresiaren gainean iritziz aldarazten saiatzeko eta bi herrialdeen arteko merkataritza itunak mantentzeko, hurrengo presidente estatubatuarrak bertan behera utzi nahi baititu.

Peña Nieto eta Trump, harresia egiteko asmoa iragarri zuenean. Artxiboko argazkia: EFE

Peña Nieto eta Trump, harresia egiteko asmoa iragarri zuenean. Artxiboko argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Mexiko albisteak Albisteak Donald Trump albisteak Melania Trump