Mundua -

Gaur, igandea

Bilera Parisen, Ekialde Erdiko bake-prozesua berrabiatzeko

70 herrialde baino gehiagotako ordezkariak bilduko dira Pariseko batzarrean, irtenbide bakarra bi Estatu sortzea dela berresteko.

NBEren bilera bateko artxiboko argazkia. EFE
NBEren bilera bateko artxiboko argazkia. EFE
NBEren bilera bateko artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

70 herrialde baino gehiagoko ordezkariak bilduko dira gaur, igandea, Parisen Ekialde Erdiko bake-prozedura berrabiatzeko. Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluko kide guztiek parte hartuko dute batzarrean. Ekialde Erdiko bake-prozesua berriro martxan jartzen saiatzeaz gain, krisia konpontzeko irtenbide baketsu bakarra bi estatu (Israel eta Palestina) sortzea dela berretsiko dute.

Frantziak antolatutako bilera ez da testuinguru errazean egingo. Batetik, Israel ez dago ados nazioarteko komunitateak lurralde okupatuetan judutarrak finkatu izana salatzeko erresoluzioa hitzartzearekin; bestetik, berriz, egun gutxi falta dira AEBn presidente berria izendatzeko.

Pariseko bilerak agerian utzi nahi du herrialde gehienek krisia konpontzeko bi estatu sortzeko irtenbidea defendatzen dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Paris Frantzia argazkiak NBE bideoak Gaurko azken orduko albistea Israel Palestina albisteak