Mundua -

Europako Parlamentua

Antonio Tajani, Europako Parlamentuko presidente berria

Europar Batasuneko hiru erakunde garrantzitsuenen ardura eskuratu dute kontserbadoreek.

Antonio Tajani, Europako Parlamentuko presidente berria. Argazkia: EFE
Antonio Tajani, Europako Parlamentuko presidente berria. Argazkia: EFE
Antonio Tajani, Europako Parlamentuko presidente berria. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Tajani kontserbadore italiarra izendatu dute Europako Parlamentuko presidente berria astearte honetan, lau bozketa egin ostean. Kontserbadoreek eta liberalek bat egin dute Tajaniren alde bozkatzeko.

Laugarren bozketa Europako Parlamentuko presidentea aukeratzeko erabakigarria izan da. Bi hautagai izan dira: Antonio Tajani (Alderdi Popularrekoa) eta Gianni Pittella (Alderdi Sozialdemokratakoa). PPEko hautagaiak 351 boto eskuratu ditu, eta Pittellak 282.

Tajani Europako Parlamentuko presidentea izanik, Europar Batasuneko hiru erakunde nagusiak zuzentzen dituzte kontserbadoreek, Europako Parlamentua ez ezik, Europako Batzordea (Jean Claude Juncker) eta Europako Kontseilua (Donald Tusk) ere zuzentzen baitituzte.

Hala, italiarrak dira nagusi Europar Batasuneko goi karguetan. Izan ere, Federica Mogherini Europar Batasuneko Kanpo Harremanen arduraduna da, eta Mario Draghi, Europako Banku Zentraleko presidentea.

Europako Alderdi Popularraren (215 eserleku) esanetan, Europako Parlamentua zuzentzeko aukera izango du, baina kontserbadoreek ezin dituztela Europar Batasuneko kargu guztiak bere gain hartu erantzun diote sozialdemokratek (190 eserleku).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Munduko albisteak Batasun europarra Europa bideoak Eguneko albisteak Europako Parlamentua