Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Donald Trumpek eman du agindua Mexikoko mugan harresia eraikitzeko

Mundua

Ameriketako Estatu Batuak

Donald Trumpek eman du agindua Mexikoko mugan harresia eraikitzeko

Agentziak | Erredakzioa

2017/01/25

AEBko presidente berriak murrua eraikitzeko baimena eman du. Lanak datozen hilabeteotan hasiko direla esan du. Peña Nietok penagarritzat jo ditu Trumpen erabakia.

1:15
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente berriak arratsalde honetan eman du Mexikoko mugan harresi bat eraikitzeko agindua, hauteskunde kanpainan promestu zuen moduan.

Segurtasun Nazionalerako Departamentura egindako bisita baliatu du barneko nahiz kanpoko segurtasunari lotutako zenbait dekretu sinatzeko, tartean immigrazioari buruzkoak.

ABC News telebistari egindako adierazpenetan, Trumpek esan du murrua "ahalik eta azkarren" eraikitzen hastea dela.

Egitasmoa aurrera eramateko izapideak gaur abiarazi ditu eta lanak datozen hilabeteotan hasiko direla aurreikusi du. Trump ziur dago legez kanpoko immigraziori aurre egiteko erreminta izango dela.

"Mexikorentzat ona izango da. Mexiko egonkorra eta sendoa nahi dugu", azpimarratu du.

AEBko presidenteak berretsi egin du hainbat aldiz errepikatutakoa, harresia eraikitzeko lanak Mexikok ordainduko dituela, hain zuzen ere.

Alabaina, Trumpek ez du azaldu ordainketa hori nola egingo den eta aitortu du "konplexua" izango dela. Hala ere, Mexikok obra horrek eragindako gastuen "% 100a" ordainduko duela agindu du. Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak esana dauka bere Gobernuak ez duela proiektu hori inondik inora finantzatuko.

Donald Trump harresia eraikitzeko sinadura EFE

(Donald Trumpek Mexikoko mugan harresia eraikitzeko baimena erakutsi du. EFE)

Peña Nietok "tamalgarritzat jo eta salatzen" du

"Penagarritzat jotzen dut, baita salatu ere, Estatu Batuak harresia eraikitzen jarraitzeko hartutako erabakia, batu beharrean, are gehiago banatzen gaituena. Mexikok ez du harresietan sinisten. Behin eta berriz esan dut, Mexikok ez du inolako harresirik ordainduko", esan zuen Enrique Peña Nietok telebistaren bidez zabaldutako agerraldi batean.

Bestalde, eta politikari mexikarrek egindako eskarien aurrean, Luis Videgaray Mexikoko kantzilerrak baieztatu egin du Peña Nieto presidentea Donald Trump presidente estatubatuarrekin biltzeko deialdiak bere horretan jarraitzen duela, hilak 31an.

 

 

Etorkinen aldeko hirien aurkako neurriak

Bestalde, Donald Trumpek etorkinentzako "santutegi" diren hiriei diru-laguntzak ukatzeko dekretua sinatu du.

Hortaz, atxilotutako migratzaileen inguruko datuak emateari uko egiten dioten hiriei funts federalak etengo dizkie AEBko Gobernu berriak. Hiri horien artean daude, besteak beste, Chicago, New York eta Los Angeles.

Ildo berean, Sean Spicer Etxe Zuriko bozeramaileak azaldu du Mexikoko mugan polizia kopurua handitu egingo dutela eta etorkinentzako atxiloketa-zentro gehiago eraikiko dituztela mugan.

Trumpek hauteskunde kanpainan agindu zuen etorkinak babestegatik "santutegi" deitutako hirien kontra egingo zuela. Horrelako 300 bat hiri daude AEBetan.

AEB (Texas) Mexiko (Ciudad Juarez) arteko hesia EFE

(Texas (AEB) eta Ciudad Juarez (Mexiko) arteko mugan jada existitzen den hesia. EFE)

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena