Mundua -

Frantzia

Fillonen emazteak egindako lana argitzeko ikerketa abiatu dute

Erabaki horrek harridura handia sortu diola esan du hautagai kontserbadoreak. Penelope Fillon bere senarraren laguntzailea izan zen 1998tik 2002ra.

François Fillon. Artxiboko argazkia: EFE
François Fillon. Artxiboko argazkia: EFE
François Fillon. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Auzitegi batek ikerketa abiatu du François Fillon hautagai kontserbadorearen emazteak 1998tik 2002ra bitartean egindako lana argitzeko. Diputatua zenean Penelope Fillon laguntzaile gisa kontratatu zuen. Orain, hiru delitu egin dituen ikertuko dute: funtsa publikoak bidegabe erabiltzea, gizarte ondasunen gehiegizko erabilera eta estalketa.

Erabaki horrek harridura handia sortu diola ziurtatu du hautagai kontserbadoreak eta lehenbailehen deklaratzeko eskatu du, egia berrezartzeko eta gezurrez betetako kanpainari amaiera emateko.

Hala, erabaki hori hauteskundeetarako soilik hiru hilabete geratzen direnean hartu izana harritzen diola esan du, eta egindako ekintza guztiak legezkoak direla azpimarratu du lehen ministro ohiak.

Lau urtez, Penelope Fillon bere senarraren laguntzailea izan zen, baina badirudi denbora horretan inork ez zuela Asanblada Nazionalera joaten sekula ikusi.

Le Canard Enchainé astekari satirikoak asteazken honetan jakinarazi duenez, Penelopek 500.000 euro inguru jaso zituen urte horietan.

2002ko maiatzean, Fillonek diputatu kargua utzi eta ministroarena hartu zuen. Orduan, bere ordez izendatu zuten diputatu berriak Penelope Fillon hautatu zuen berriz laguntzaile gisa.

Inkesta guztiek ez dute zalantzarik eta segurutzat ematen dute François Fillon izango dela hurrengo Presidente frantsesa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Munduko albisteak Frantzia argazkiak Albisteak Frantziako hauteskundeak