Mundua -

Kolonbia

Bakearen etorrera aldarrikatu dute Kolonbiako Gobernuak eta FARCek

Kolonbiako Gobernuak eta FARCek amaitutzat eman dute gatazka armatua. Armadako buruzagiek, poliziek eta gerrillariek elkarri eskua emanda irudikatu dute bakea.

Sergio Jaramillo eta Ivan Marquez, FARCeko gerrillariak agurtzen. Argazkia: EFE
Sergio Jaramillo eta Ivan Marquez, FARCeko gerrillariak agurtzen. Argazkia: EFE
Sergio Jaramillo eta Ivan Marquez, FARCeko gerrillariak agurtzen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernuak eta FARCek amaitutzat eman dute 52 urteko gatazka armatua eta bakearen etorrera aldarrikatu dute, Kolonbiako Armadako jeneralek, poliziek eta gerrillariek elkarri eskua eman dioten ekitaldi sinboliko baten bidez.

"FARCekin lortutako bakea errealitatea da Kolonbian", azpimarratu du Javier Florez Trantsiziorako Estrategia Taldeko buruzagiak, Pondoreseko zelai zabalean, La Guajira departamentuan, egindako ekitaldian.

Sergio Jaramillo Bakerako Goi Ordezkaria eta 'Ivan Marquez' FARC gerrillaren bigarren buruzagia ere bertan izan dira, besteak beste.

Gerrillari gehienak atzo hasi ziren iristen normalizaziorako aldi baterako guneetara, hots, armak entregatu eta desmobilizatzeko guneetara, Kolonbiako Gobernuak eta FARCek joan den azaroan sinatu zuten bake-akordioan zehaztu bezala.

Juan Manuel Santos presidenteak esan du iraganean "ametsa zirudiena errealitatea" dela jada, gerrillak armak entregatzeari eta desmobilizazioari ekin diolako.

"Egunotan kamioi eta autobus karabanak ikusi ditugu gerrillariak kontzentrazio gune horietara eramaten, gizarteratzeko konpromisoa betetzeko",  azpimarratu du.

Datozen egunotan 2.000 gerrillari helduko dira aldi baterako guneetara, Santosek azaldu duenez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken ordukoa Kolonbiako albisteak gaur