Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Etxe Zuria 'haserre', migrazio betoari ezarritako blokeoagatik

Trumpek gehiengo musulmana duten zazpi herrialdetako (Irak, Yemen, Iran, Somalia, Sudan, Siria y Libia) etorkinei sarrera debekatzeko emandako agindua blokeatu du James Robart epaile federalak.

Donald Trump, AEBko presidentea. EFE
Donald Trump, AEBko presidentea. EFE
Donald Trump, AEBko presidentea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Gobernua "haserre" agertu da, epaile federal batek Donald Trumpen migrazio betoa behin-behinean bertan behera uzteagatik. Hori dela eta, erabakiaren aurkako helegitea jarriko duela iragarri du.

"Justizia Sailak agindu onartezin hau bertan behera uzteko berehalako eskaria aurkeztuko du, presidentearen dekretu exekutiboa defendatzeko", esan du Etxe Zuriak agiri batean.

Testuan gogoratu duenez, presidenteak du "aginte konstituzionala eta estatubatuarrak babesteko ardura", eta orain dela astebete onartutako aginduak "herrialdea babestea du helburu".

Trumpek gehiengo musulmana duten zazpi herrialdetako (Irak, Yemen, Iran, Somalia, Sudan, Siria y Libia) etorkinei sarrera debekatzeko emandako agindua blokeatu du James Robart epaile federalak.

Blokeo hori indarrean egongo da, Robartek presidentearen agindua legezkoa den ala ez erabaki arte edo epaitegi goren batek indargabetu arte. Washington eta Minesota estatuek jarritako salaketari erantzun dio Robarten erabakiak.

Trumpek Twitter bidez erantzun zion blokeoari: "Deabrua gure herrialdetik urrun eduki behar dugu".

Bestalde, Bob Ferguson Washington estatuko fiskal orokorraren iritziz, epailearen erabakiak erakutsi du presidentea bera ere ez dagoela legearen gainetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gaurko azken ordukoa Trump gaur