Mundua -

Inauteriak

Donald Trumpen maskara, aurtengo inauterietako mozorro arrakastatsuena

AEBko presidente berriari buruzko latexezko maskaren eta ileordeen salmentek gora egin dute azken asteotan.

Donald Trump, AEBko presidente berria. Argazkia: EFE
Donald Trump, AEBko presidente berria. Argazkia: EFE
Donald Trump, AEBko presidente berria. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurtengo inauteriak ate joka ditugu, eta batek baino gehiagok azken ukituak ematen ari dizkio bere mozorroari.  Azken asteotan, baina, gora egin dute Donald Trump AEBko presidenteari buruzko latexezko maskaren eta ileordeen salmentek.

Alacanteko ?Casa del Disfraz? enpresak inauterietako mozorro gehienak ekoizten ditu. Aurten, Donald Trumpen mozorroak arrakasta handia izango duela aurreikusi dute, ehunka eskaera jaso baitituzte jada. AEBko presidentearen mozorroa latexeko maskara batek eta kolore horiko ileordeak osatzen dute.

Ibi udalerriko enpresa horrek ohar baten bidez jakinarazi duenez, pertsona askok Trumpek erabili ohi duen lepoko gorria eta jantzia eskatu dute ere.

Etxeko txikienei dagokienez, aurtengo aratusteetan arrakasta gehien izango duten mozorroak DreamWorks zinema-ekoizlearen ?Trolls? pelikularekin lotutako pertsonaiak izango dira. Halaber, ?Ladybugen abenturak? telesailaren protagonistaren mozorroa asko saldu dela esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Inauteriak Bilbo Eguneko albisteak Donald Trump albisteak