Mundua -

2017 oscarrak

Trump, Oscarretako beste protagonista, bertan egon ez bada ere

Galan izan diren artista askok kritika, txantxa eta iruzkin mordoa egin dute, kutsu politiko handiarekin.

Kimmelek txio bat bidali dio Trumpi zuzenean, publikoaren aurrean. Argazkia: EFE
Kimmelek txio bat bidali dio Trumpi zuzenean, publikoaren aurrean. Argazkia: EFE
Kimmelek txio bat bidali dio Trumpi zuzenean, publikoaren aurrean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump presidente estatubatuarra Oscarretako sari banaketaren ekitaldiko protagonistetako bat izan da, artisten kritika politikoen jomuga izan delako.

"Saio hau milioika estatubatuar ikusten ari dira, eta orain gorroto gaituzten munduko 225 herrialde ere bai", esan du ekitaldiaren hasieran Jimmy Kimmel zeremonia-maisuak.

"Eskerrak eman nahi dizkiot Trump presidenteari. Gogoan duzue iaz Oscarrek arrazista itxura eman zutenean? Hori bukatu egin da, berari esker", esan du ironiarekin.

Beste une batean, Trumpek gau osoan ezer ez duela txiokatu ikusita, eta kontuan hartuta sare sozialak gogoko dituela, Kimmelek mezu bat bidali dio publikoaren aurrean, eta 200.000 pertsona baino gehiagok bertxiotu dute. Mezuan "hor al zegoen" galdu dio.

Serioago mintzatu da Barry Jenkins Moonlighten zuzendariak. Jenkinsek "haientzat ispilurik ez dagoela" uste ez dutenei eskaini die irabazi duen Oscarra, hau da, egokitutako gidoirik onenarena.

"Eta datozen lau urteetan (AEBko legealdian), ez zaituztegu bakarrik utziko, ezta ahaztu ere", baieztatu du.

Bestalde, Asghar Farhadi zuzendari irandarrak uko egin zion galan parte hartzeari, Trumpen aurka protesta egiteko, baina Forushande (The Salesman) bere filmak atzerriko film onenaren saria jaso du. Farhadi, bidali duen ohar batean, triste agertu da Los Angelesen ez egotearren, baina esan du erabaki hartu duela "Estatu Batuetan etorkinak sartzea galarazten duen gizakien aurkako legeak iraindu" dituen zazpi herrialdeei "errespetua" adierazteko.

Latindar gutxi izan dira aurtengo galan, baina Gael Garcia Bernal Mexikoko aktoreak sarietako bat banatu du, eta hitza hartu du: "Mexikar gisa, latinoamerikar gisa, langile migratzaile gisa, gizaki gisa, banatu nahi gaituen edonolako harresiaren aurka nago".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Oscar 2024 Ameriketako Estatu Batuak albisteak Gaurko azken orduko albistea Donald Trump AEBko lehen dama ohia