Mundua -

Spacex enpresa

Bi turista Ilargira joango dira datorren urtean

Lurraren sateliteari buelta emango diote, astebetean, bi turistek. Azterketa fisikoak gainditzen dituztenean ezagutaraziko dituzte haien izenak.

Dragon espazio-ontzian bidaiatuko dute Ilargira. Argazkia: SpaceX
Dragon espazio-ontzian bidaiatuko dute Ilargira. Argazkia: SpaceX
Dragon espazio-ontzian bidaiatuko dute Ilargira. Argazkia: SpaceX

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi turistak joan-etorria egingo dute Ilargira 2018. urtean, astebeteko bidai batean, SpaceX enpresa estatubatuarraren Dragon espazio-ontzian, eta NASAren laguntzarekin.

SpaceX-ek zehaztu duenez, bi pertsonak interesa agertu zioten enpresari eta, medikuaren azterketa eta froga fisikoak gainditzen dituztenean, izenak jakinaraziko dituzte.

Biak Dragonen bidaiari bakarrak izango dira. 2018an aireratuko dira, Cabo Cañaberaleko (Florida) 19A plataforma historikotik, hain zuzen, Apolo programan erabili zutena.

Programa horretan hamaika hegaldi egin zituzten, 1968 eta 1972 urteren bitartean, Neil Amstrong eta Buzz Aldrin lehen aldiz Ilargira eraman zituen bidaia barne, 1969ko uztailaren 20an.

SpaceXentzat, urrats berri bat izango da gizakiak Martera eramateko helburua lortzeko.

"Honakoa aukera bat da, gizakiak espazio sakonera itzul daitezen, 45 urte geroago, eta eguzki sistemara gehiagotan joan daitezen", SpaceXek ohar batean azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak albisteak Gaurko azken orduko albistea Zientzia berriak Astronomia albisteak Unibertsoa