Mundua -

Frantziako hauteskundeak

Fillonek barkamena eskatu du, baina desertoreen aurka egin du

40.000 zale ingururen aurrean onartu duenez, 'akatsak' egin ditu, baina bere 'kontzientzia azterketa' egina dagoela baieztatu du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako presidente izateko hautagaia den François Fillonek barkamena eskatu dien igande honetan berari babesa emateko Pariseko Trocadero plazan bildu diren bere milaka jarraitzaileei. Izan ere, presidentetzarako lehia bertan behera uzteko hainbat presio ari da jasotzen, bere senitartekoei aitortu zizkien balizko enpleguen eskandaluarengatik.

Fillonek 40.000 zale ingururen aurrean onartu duenez, "akatsak" egin ditu, baina bere "kontzientzia azterketa" egina dagoela baieztatu du.

Aldi berean, alde egin duten bere lantaldeko kideen aurka egin du. "Lotsarik eta buru-estimurik gabeko" desertzioez hitz egin du; gainera, kontzientzia-azterketa egin dezatela eskatu die. Horrez gain, zenbait puntada jaurti dizkie bere hautagaitza bazter batera utz dezala eskatu dioten eskuineko eta zentroko baroiei ere.

Ekitaldiaren gainerako tartean bere hautagaitza sustatzeko eta hautesle kontserbadorearen mobilizaziorako erabili du. "Aurrera bultzatzen nauen jendetza horri entzun behar diot, baina zalantza egiten eta ontzia uzten duten horiei buruz ere galdetu behar diot neure buruari", zehaztu du.

Joan zen astean familiako kontratuengatik auzipetu ostean, bere hautagaitza kale itsu batean dago, gero eta gehiago baitira Eliseora heltzeko hautagaitzari uko egin diezaiola eskatzen ari diren alderdi kontserbadoreko ahotsak.

Astelehen honetan, hain zuzen ere, Errepublikarren Batzorde Politikoa bilduko da, Fillonen "egoera aztertzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia albisteak Eguneko albisteak Hauteskundeak Frantzia