Mundua -

Debekua

Trumpek 6 herrialde musulmanetako pertsonentzako debekua sinatu du

Dekretu berri hau martxoaren 16an jarriko da indarrean eta urtarrilaren 27an egindako debeku polemikoa ordezkatuko du.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuan. Argazkia: EFE
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuan. Argazkia: EFE
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, Donald Trumpek, migrazio debeku polemikoaren bertsio berri bat sinatu du gaur. Herrialdera Iran, Somalia, Yemen, Libia, Siria eta Sudaneko errefuxiatuen sarrera debekatu eta bisen sormena etengo du. Herrialde gehienak musulmanak dira.

Dekretu berri hau martxoaren 16an, 00:01ean (05:01 GMT) jarriko da indarrean eta urtarrilaren 27an egindako eta justiziak blokeatutako debeku polemikoa ordezkatuko du.

AEBko Gobernuak azpimarratu duen arabera, debeku berriak ez die bertako txartela iraunkorra ("green card") dutenei kalte egingo. Herrialdean lan egitea eta herritartasuna eskatzea errazten die txartelak. Gutxiengo kristauen aipamenak ezabatu egin ditu, aurreko dekretuan babesteko ahaleginak egin arren.

Aldaketa nagusienetariko bat, Iraken inguruan da, bertakoak Ameriketako Estatu Batuetara sartzeko debekua jarri zitzaien. Oraingoan baimena eman die Irakeko Gobernuak segurtasun neurriak jartzeko eta AEBtik botatzeko agindua dutenen aberriratzeak "momentu egokian" egiteko konpromisoa egin duelako. Beste bat, siriarrak aipamen berezia ez dutela da eta munduko gainontzeko errefuxiatuekin batera sartu ditu, eta Ameriketako Estatu Batuetan sartzeko 120 eguneko debekua izango dute, eta ez mugagabea.

Gainera, babesa lortu dutenek eta nazionalitate bikoitza dutenek sartzeko baimena izango dute. Kasu honetan, sei herrialde musulmanetako urtarrilaren 27an, 17:00etan (22:00 GMT), onartu zieten bisa duten herritarrek sartzeko aukera izango dute. Babesa eskatzen duten pertsonei buruz hitz egiterakoan, mundu osoko errefuxiatuek 120 eguneko debekua izango dutela dio AEBko Gobernuak. Hori bai, "Ameriketako Estatu Batuetako interesetan badago", hainbat errefuxiatuei baimena emango zaie.

AEBko Estatu idazkariak, Rex Tillersonek, Jeff Sessions Justizia saileko burua eta John Kelly Segurtasun Nazionaleko buruarekin batera egin duen prentsaurreko batean, esan duen arabera, debeku berria "ezinbestekoa" da herrialdearen segurtasunerako, eta migrazio kontrolak indartzeko "aldi baterako" esfortzua dela "ulertzeko" eskatu die mundu osoan dituzten aliatuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak bideoak Arrazismoa albisteak Albisteak Donald Trump albisteak Erlijioa albisteak gaur