Mundua -

30 zauritu baino gehiago

34 neska hil dira Guatemalako adin txikikoen zentro bateko sutean

Pairatzen dituzten sexu gehiegikeria eta abusu fisikoengatik protestatzen ari ziren. Lehen ikerketen arabera, koltxoi batzuei su eman zieten, baina berandu lagundu zituzten.

Neskatoen senideak, zentroaren inguruetan. Argazkia: EFE
Neskatoen senideak, zentroaren inguruetan. Argazkia: EFE
30 neska hil dira adin txikikoen zentro bateko sutean, Guatemalan

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 neskato hil eta beste hainbeste zauritu dira atzo, asteazkena, Guatemalako adin txikikoen zentro batean izan zen sute batean, jasaten dituzten sexu gehiegikeria eta abusu fisikoengatik protestatzen ari zirela.

Lehen ikerketen arabera, sutea neskek eragin dute, koltxoi batzuei su emanda, Abde Paredes Giza Eskubideen Prokuradoretzako defendatzaileak Virgen de la Asuncion Etxearen (San Jose Pinulen) inguruetan azaldu duenez.

Ehun bat pertsonak elkarretaratzea egin dute zentroaren aurrean eta, negar, erregu eta aldarrien artean, hildakoen izenak zabaltzeko eskatzen ari dira, orain arte ez baitute inolako informaziorik jaso.

Haien esanetan, hildako eta zauritutako adin txikikoak protesta egiten ari ziren, asteazkenean, hain justu, Emakumeen Nazioarteko Egunean, pairatzen dituzten sexu gehiegikeria eta abusu fisikoengatik.

Daniel zentrotik irten zen 16 gazte batek kazetariei negar batean esan zienez, hildako neskak eskola batean zeuden, giltzapetuta, aurreko egunean egindako protesta bategatik. Horretan, 40 bat mutiko ihes egiten saiatu ziren.

Gaztearen hitzetan, agintariek "ez zituzten -neskak- lagundu", oso berandu jardun ziren eta ez zieten sartzen utzi laguntzeko: "Geldirik geratu ziren. Ezagutzen genituen. Guk lagundu nahi genuen, baina ez ziguten utzi", esan zuen bere senideengana joan baino lehen.

Emakumeen sektoreko langileak sua itzaltzen saiatu ziren arren, sua berehala hedatu zen.

Prokuradoretzaren ordezkariaren esanetan, fiskalak gertatutakoa ikertzen ari dira eta Giza Eskubideen Amerikarteko Batzordeak ere adierazpenak egitea espero dute iaz eskatutako badaezpadako neurrien inguruan.

Bitartean, zentroan dauden gainerako adin txikikoak handik ateratzen hasi dira, batzuk euren familiekin bidali dituzte eta, beste batzuk, aterpetxeetan sartu dituzte, besteak beste, eguerdi inguruan autobus batean atera zituzten gaitasun murriztua duten neska batzuk.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Tratu txarrak Espainian Albisteak Latinoamerika albisteak Guatemala gaur