Mundua -

Basilean

Bi pertsona hil eta bat larri zauritu dute tiroketa batean, Suitzan

20:15 aldera, bi gizon kafetegi batean sartu dira eta tiro egin dute bertan zeuden pertsonen aurka; ondoren, hiriko geltoki nagusirantz abiatu dira.

Bi pertsona hil eta bat larri zauritu dute tiroketa batean, Basilean

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bi pertsona hil eta beste bat larri zauritu dute bart izan den tiroketa batean, Basilea Suitzako hiriko iparraldean dagoen kafetegi batean, Suitzako Poliziak ohar baten bidez zabaldu duenez.

Gertaera 'Cafe 56' deitutako lokalean jazo da, 20:15 aldera; bi gizon kafetegi batean sartu dira eta tiro egin dute bertan zeuden pertsonen aurka; ondoren, hiriko geltoki nagusirantz abiatu dira.

Zenbait oinezkok jakinaren gainean jarri dute Polizia, tiroak entzun eta gero. Polizia ez ezi, anbulantzia batzuk ere joan dira gertaeraren lekura, eta bi pertsona hil egin direla baieztatu dute.

Agintariek ez dute, momentuz, tiratzaileak atxilotu, eta ez dute beste daturik jakinarazi. Suitzako Fiskaltzaren Ikerketa Kriminaleko Departamentuak hartu du bere gain ikerketa, eta lantalde berezi bat osatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Atentatuak argazkiak Gaurko azken ordukoa