Mundua -

Behin betiko emaitzak

Ruttek irabazi ditu hauteskundeak Holandan, baina 8 eserleku galduta

Wildersek aurreko hauteskundeetan baino bost ordezkari gehiago lortu ditu, baina gainerako alderdiek harekin itunik egitea ukatu dute. Ohi legez, lehen ministroak akordioak egin beharko ditu.

Rutte, Amsterdamen egindako ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Rutte, Amsterdamen egindako ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Ruttek irabazi ditu hauteskundeak Holandan, Wilders garaituz

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mark Rutte VDD alderdi liberalaren ordezkari eta Holandako lehen ministroak irabazi ditu asteazkenean egindako hauteskundeak, 33 eserleku lortuta, botoen % 94 zenbatuta daudenean.

Aldiz, Geert Wilders Askatasunaren Alderdiko (PVV) liderrak 20 ordezkari lortu ditu, eta CDA kristau-demokratek eta D66 zentroko alderdiak, 19na.

Hala, behin betiko emaitzek aurreko hilabeteetako inkestak baliogabetu dituzte, Wildersen PVV alderdia irabazle gisa aurkezten baitzuten.

Ruttek, baina, zortzi eserleku galdu eta Wildersek bost irabazi ditu, aurreko hauteskundeetako emaitzekin alderatuta.

Lehen ministroak galdutako babesa, zenbait adituk Eferi azaldu diotenez, Ruttek azken urteetan inposatutako austeritate neurrien ondorio da.

Edonola ere, atzoko hauteskundeetako galtzaile handiak PvdA laboristak dira (egungo gobernu koalizioan daude VVDrekin batera), 29 eserleku galdu baitituzte, 9rekin geratuta.

Horien aurrean, gehien hazi den alderdia GroenLinksen berdeak dira. Orain arte lau ordezkari baino ez zuen, eta 15 izatea lortu du.

DENK arrazismoaren aurkako alderdia Parlamentuan sartuko da, lehen aldiz, hiru diputaturekin.

Wilders, goizaldean, porrota onartu duenean. Argazkia: EFE

Wilders, goizaldean, porrota onartu duenean. Argazkia: EFE

Parte hartzeari dagokionez, herritarren % 82k jo du bozkatzera, aurrekoetan baino 8 puntu gehiago, % 74,6koa izan baitzen.

Rutte pozik agertu da Hagan egin duen ekitaldi batean. Han, Geert Wilders ultraeskuindarraren "populismo okerra" garaitu dutela adierazi du.

"A ze gaua! Geldiaraztea eskatu genuen. Geldiarazi ezazue. Populismo okerra geldiarazi dugu", esan du VDDren hautagaiak.

Bestalde, Wildersek porrota onartu du, baina "lau eserleku gehiagoren irabazle" bezala agertu da.

Holandako politikari ultraeskuindarrak "hurrengo koalizioan leku bat" eskatu zuen, baina alderdi gehienek baztertu egin zuten aukera hori hauteskunde kanpainan.

"Udaberri abertzalea da honakoa. Ni borrokalaria naiz, ez populista. Gure eragina handia da", gaineratu du Askatasunaren Alderdiko buruak.

Gobernatzea nahiago duela erantsi du, baina Holandan "oposizio irmoa egiteko prest" azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak EB Europa bideoak Herbehereak bideoak Gaurko azken ordukoa