Publizitatea
X

Irratia zuzenean

3.000 pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte 48 ordutan Sizilian

Mundua

Migrazioa

3.000 pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte 48 ordutan Sizilian

agentziak | erredakzioa

2017/03/20

Urtea hasi denetik, 15.852 lagun erreskatatu dituzte, iazko epe berdinean baino % 67 gehiago.

  • Guardia Costierako kideak, erreskate batean. Artxiboko argazkia: EiTB

    Guardia Costierako kideak, erreskate batean. Artxiboko argazkia: EiTB

    Guardia Costierako kideak, erreskate batean. Artxiboko argazkia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

3.000 pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte azken 48 ordutan egindako 24 operaziotan, Siziliako Itsasartean, hau da, Afrika eta Italiako kostaldeen arteko uretan, Guardia Costierako kideek EFEri gaur, astelehena, jakinarazi diotenez.

Gainera, erantsi dutenez, litekeena da kopuruak gora egitea, goizaldean eta goizean beste erreskate batzuk egiten ari direlako.

Asteburuko operazioetan, Guardia Costierako, Eunavformed Europako misioko eta hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundeko (GKE) itsasontziek parte hartu dute.

Guardia Costieraren Dattilo itsasontziak 1.477 lagun erreskatatu zituen. Datozen orduotan helduko dira Siziliako Augusta portura.

Larunbatetik iganderako gauean, Sos Mediterranee GKEko eta Mugarik Gabeko Medikuen Aquarius itsasontziak 946 pertsona atera zituen itsasotik, zazpi txalupa eta bi pateratan noraezean aurkitu eta gero. Bihar heltzekoak dira Kataniara.

Urtea hasi denetik, 15.852 lagun erreskatatu dituzte, iazko epe berdinean baino % 67 gehiago, Barne Ministerioak dioenez.

Immigrazioaren larrialdi egoerak ez du etenik eta, Italiako Gobernuak kalkulatu duenaren arabera, aurten 250.000 pertsona helduko dira Italiara, iaz baino 70.000 gehiago.

 

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena