Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Mayk martxoaren 29an ekingo dio 'Brexita' abiatzeko prozesuari

Mundua

Erresuma Batua

Mayk martxoaren 29an ekingo dio Brexita abiatzeko prozesuari

Agentziak | Erredakzioa

2017/03/20

Isabel II. Erreginak Mayren Gobernuari Europar Batasunetik ateratzeko prozedura abiatzeko baimena ematen dion legea berretsi ostean egin dute iragarpena.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak martxoaren 29an ekingo dio Erresuma Batua Europar Batasuneko ateratzeko negoziazioari, Lisboako Itunaren 50. Artikulua, Londresko Exekutiboak baieztatu duenez.

Tim Barrow Erresuma Batuak Europar Batasunean duen ordezkariak Donald Tusk Europako Batzordeko presidentearen bulegoari jakinarazi dio "martxoaren 29an" prozedura abiatzeko "asmo", Lisboako Itunaren 50. artikuluan oinarrituta. "Erresuma Batuak 2017ko martxoaren amaieran 50. artikulua martxan jartzeko konpromisoa hartu zuen eta bete egin du iragarpen honekin", gaineratu du Gobernu britainiarrak.

Isabel II. Erreginak Mayren Gobernuari Europar Batasunetik ateratzeko prozedura abiatzeko baimena ematen dion legea berretsi ostean egin dute iragarpena. Lehen ministro britainiarrak ere aurreratu zuen Parlamentuan martxoan abiatuko zuela Lisboako Ituna.

Londresen eta Bruselaren arteko harreman desberdina

Mayren arabera, Brexita "une erabakiorra" izango da, eta Londres eta Bruselaren arteko "harreman desberdina" ezarriko du. Horrez gain, Erresuma Batuak "rol berria bilatu beharko du munduan". Mayk dioenez, "britainiarren mugak eta legeak" kontrolatuz egingo du hori.

Era berean, garbi dauka Brexitak Erresuma Batu osoari eragingo diola. "Hori dela eta, elkarrekin lan egin behar dugu administrazio guztiekin, baita Eskoziako Gobernuarekin ere, haien proposamenak entzun eta amankomunean ditugun eremuak onartuta", aipatu du.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena