Mundua -

AEB-kin bat egin du

Erresuma Batuak ere debekatu ditu gailu elektronikoak hegazkinetan

Garraioan segurtasuna bermatzeko "beharrezkoak" eta "egokiak" diren neurriak dira. Debekua zortzi aire-linea britainiarretan eta atzerriko beste seitan ezarri dute.

Debekua zortzi aire-linea britainiarretan eta atzerriko beste seitan ezarri dute. Argazkia: EFE
Debekua zortzi aire-linea britainiarretan eta atzerriko beste seitan ezarri dute. Argazkia: EFE
Debekua zortzi aire-linea britainiarretan eta atzerriko beste seitan ezarri dute. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Gobernuak neurri zehatzak dituzten telefonoak, ordenagailuak eta tabletak hegazkinetan sartzea debekatu du, zehazki Turkia, Libano, Jordania, Tunisia eta Saudi Arabiatik heltzen diren hegaldietan. Ameriketako Estatu Batuetako Administrazioak ordu batzuk lehenago jakinarazi duen neurriaren antzekoa da.

Lehen ministro britainiarraren, Theresa Mayren, bozeramaileak adierazi duenez, 16 zentimetroko luzera, 9,3 zentimetroko zabalera eta 1,5 zentimetroko lodiera baino gehiago duten gailu elektronikoak ezin izango dira kabinan sartu.

Erresuma Batuko Gobernuak, Ameriketako Estatu Batuak bezala, garraioan segurtasuna bermatzeko "beharrezkoak" eta "egokiak" diren neurriak direla esan du. Debekua zortzi aire-linea britainiarretan eta atzerriko beste seitan ezarri dute, BBC katearen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea