Mundua -

Ukraina

15.000 ebakuatu Ukrainan, arma biltegi batean piztutako suteagatik

Ukrainako Armadaren arma biltegi batean piztu da sua. Oraindik zerk eragin duen ikertzen ari badira ere, Gobernuak ez du baztertu sabotaje bat izatea.

Ukrainako Armadaren arma biltegi batean piztu da sua. Argazkia: EiTB
Ukrainako Armadaren arma biltegi batean piztu da sua. Argazkia: EiTB
15.000 ebakuatu Ukrainan, arma biltegi bateko sutearen ondorioz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15.000 pertsona inguru ebakuatu dituzte Ukraina ekialdean, gaur goizean Kharkiv probintziako Balakleia udalerriko arma biltegi batean izandako sutearen ondorioz, Sputnik Errusiako albiste agentziak jakinarazi duenez.

Ukrainako agintariek zazpi kilometroko segurtasun perimetroa ezarri dute, Anatoli Matios fiskal militarrak adierazi duenez.

"Segurtasun eremuan bizi diren 15.000 pertsona inguru ebakuatzen ari gara", adierazi dute Larrialdi Zerbitzuek ohar bidez.

Gaur goizean Ukrainako Armadaren arma biltegi batean piztutako sutearen ondorioz, hainbat leherketa gertatu dira eta zenbait gerra-gurdi kaltetu. "Tren zerbitzua eten egin da", gaineratu du Larrialdi Zerbitzuak.

Aipaturiko arma biltegia Balakleia udalerrian dago, Luhansk hiritik 64 kilometrora. Ukrainako Gobernua errusiazaleen kontra borrokan ari da 2014. urtetik.

Oraindik zerk eragin duen ikertzen ari badira ere, Ukrainako Gobernuak ez du baztertu sabotaje bat izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ukraina gaur Suteak Errusia argazkiak Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra gaur