Mundua -

Londresko atentatua

Londresko atentatuan zauritutako gizonezko bat hil da

Londresko Poliziak Twitter sare sozialean zabaldu duenez, arratsaldean bizi-euskarria kendu zioten 75 urteko gizon bat da hildakoa.

Londres. Argazkia: EFE
Londres. Argazkia: EFE
Londres. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londresko Poliziak jakitera eman duenez, asteazkenean Westminsterreko zubian izandako erasoan zauritutako gizonezko bat hil da ostegun honetan. Ondorioz, dagoeneko bost dira atentatu horretan hildakoak, lau biktima eta erasotzailea. Beste pertsona bat egoera oso larrian dago, eta bere bizitza arriskuan jartzen duten zauriak ditu.

Londresko Poliziak Twitter sare sozialean zabaldu duenez, arratsaldean bizi-euskarria kendu zioten 75 urteko gizon bat da hildakoa.

Asteazkenean, gizon batek hainbat pertsona harrapatu zituen auto batekin Westminsterko zubian (Londres), eta bi pertsona hil zituen. Talka egin ondoren, ibilgailutik korrika irten zen eta, Parlamentuaren eraikinaren ondoan, polizia bati labanaz eraso zion, eta oso larri zauritu zuen. Bertan zeuden segurtasun indarrek tiroz hil zuten ustezko erasotzailea. Ordu batzuk geroago baieztatu zuten poliziaren heriotza.

Scotland Yarden arabera, atentatuaren egilea Khaled Masood da, 52 urteko britainiarra. Aurrekari polizialak zituen, armak edukitzeagatik, baina ez terrorismoagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Erresuma Batua albisteak Atentatuak argazkiak Gaurko azken ordukoa Londres albisteak gaur