Mundua -

Udaberri arabiarra

Mubarak aske, espetxean sei urte eman eta gero

Egiptoko Justiziak presidente ohiaren behin betiko absoluzioa ebatzi zuen martxoaren 2an. 239 manifestari hiltzeagatik jaso zuen zigorra.

Mubarak, artxiboko argazki batean. Iturria: EFE
Mubarak, artxiboko argazki batean. Iturria: EFE
Mubarak, artxiboko argazki batean. Iturria: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia aske geratu da gaur, azken sei urteetan sei aldiz. Udaberria Arabiarraren ostean epaitu duten lehen agintaria izan zen eta 2011an izan zen errebolta batek kendu zuen kargutik.

Mubarakek Maadiko ospitale militarretik alde egin du eta Al Kairon, Heliopolisen, duen etxera abiatu da.

Egiptoko Justiziak presidente ohiaren behin betiko absoluzioa ebatzi zuen martxoaren 2an, 2011ko hasieran izan ziren herri erreboltetan manifestariak hiltzeagatik zigorra jaso eta gero.

Egiptoko estatu-agentziak zabaldu duenez, presidente ohiak beste zigor bat bete beharko du, monumentu historikoak mantentzeko jaso zuen dirua bidegabe erabiltzeagatik, baina Fiskaltzak murriztu egin dio hilketengatik bete behar zuen espetxealdia.

Mubarakek (88 urte) biziarteko kartzela zigorra jaso zuen 2012an 239 manifestari - Udaberri Arabiarraren baitan- hiltzeagatik. Auzitegi batek epaiketa errepikatzea agin zuen 2014an eta presidente ohiak absoluzioa lortu zuen orduan. Fiskaltzak aurkeztutako helegitearen ondorik, auzia Egiptoko Auzitegi goreneraino heldu zen, eta behin betiko absoluzioa ebatzi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Munduko albisteak Gaurko azken orduko albistea