Mundua -

Prozesua

Turkia EBn sartzeari buruzko referenduma iragarri du Erdoganek

'Apirilaren 16an, referenduma dugu. Geroago, Brexitarena bezalako referenduma egingo dugu, negoziazioei buruz. Nazioak erabakitzen duena erabakitzen duela, ontzat hartuko dugu', esan du presidenteak.

Mevlut Cavusoglu Turkiako Kanpo ministroa eta Recep Tayyip Erdogan presidentea. EFE
Mevlut Cavusoglu Turkiako Kanpo ministroa eta Recep Tayyip Erdogan presidentea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak herrialdeak Europar Batasunean sartzeko prozesuari buruzko erreferenduma deituko duela iragarri du. Erreforma konstituzionalaren erreferendumaren ostean izango litzateke, apirilaren 16an.

“Apirilaren 16an erreferenduma dugu. Geroago, ‘Brexit’arena bezalako erreferenduma egingo dugu, negoziazioei buruz. Nazioak erabakitzen duena erabakitzen duela, ontzat hartuko dugu”, adierazi du Erdoganek, Antalia probintzian, herrialdearen hegoaldean, egindako ekitaldian.

Turkia 1963tik Europako Erkidego Ekonomikoarekin harremanetan dago, eta 1987an bertan sartzea eskatu zuen formalki. 2005ean ekin zieten atxikitze negoziazioei, baina 2007az geroztik geldituta daude, Txiprerekin dituen gatazkengatik, batik bat. Halaber, Alemania eta Frantzia aurka azaldu dira Turkia EBean sartzeari buruz.

Turkiako ministroek Europako hainbat herrialdetan dauden komunitatetan izan dituzten gatazkei buruz ere hitz egin du presidenteak. “Herrialde batzuetan gure aurka azaldutako jarrera dela eta, pazientziak mugak dituela jakin behar dute. Ezin dugu onartu 400 urteko harremana baztertzea”, nabarmendu du.

Europako sei herrialdetako turkiarrak astelehenean hasiko dira bozkatzen

Alemanian, Austrian, Belgikan, Frantzian, Suitzan eta Danimarkan bizi diren turkiarrek astelehen honetatik aurrera eman ahal izango dute erreforma konstituzionalaren erreferendumari buruzko botoa. Apirilaren 9an amaituko da epea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Gaurko azken ordukoa Turkia berriak