Mundua -

Ezbeharra

Gutxienez 30 pertsona zauritu dira Ingalaterran, leherketa batengatik

Horietako bi larri zauritu dira, bart hainbat eraikin amildu ostean, gas leherketa baten ondorioz, Merseysiden.

Gas-leherketa batek 30 zauritutik gora eragin ditu Ingalaterran

1:44

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 pertsona baino gehiago zauritu dira, horietako bi larri, gas leherketa baten ondorioz, bart hainbat eraikin amildu ostean, Merseysiden, Ingalaterra ipar-ekialdean, igande honetan erreskate taldeek jakitera eman dutenez.

Zaurituak Merseyseko eta Chesterreko ospitaleetara eraman dituzte, eta ehun pertsona baino gehiago inguruko eraikinetatik atera eta eliza batean sartu dituzte, leherketa izan eta gero, iturriek azaldu dutenez.

Leherketaren ondorioz, umeentzako dantza-leku bat ere suntsitu da. Ezbeharra izan denean ez zen inon bertan. Dan Stephens Suhiltzaile eta Erreskate Zerbitzuko buruak esan duenez, kalte handiak jasan dituzte eraikinek.

“Poliziak ditugu ospitale guztietan. Detektibeak biktimei buruzko informazio garrantzitsua biltzen ari dira, eta ikerketa bat martxan jarriko dugu”, adierazi du, bestade, David Westby Merseydeko Polizia buruak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea