Mundua -

Londresko erasoa

Ez dute aurkitu Masood eta Estatu Islamikoaren arteko harremanik

Neil Basu komisariordeak adierazi duenez, erasotzaileraren metodoak beste erasoetatik "kopiatu" ditu eta Estatu Islamikoaren propagandak agintzen dituen doktrina jarraitu zuten.

Khalid Masoodek martxoaren 22an egin zuen atentatua Londresen. Argazkia: Daily Mirror
Khalid Masoodek martxoaren 22an egin zuen atentatua Londresen. Argazkia: Daily Mirror
Khalid Masoodek martxoaren 22an egin zuen atentatua Londresen. Argazkia: Daily Mirror

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Poliziak ez du aurkitu Khalid Masooden, martxoaren 22ko Londresko erasotzailearen, eta nazioarteko talde terroristen arteko harremanik; Estatu Islamikoak albisteen agentzia kide batek Estatu Islamikoak erasoa bere gain hartu arren.

Neil Basu komisariordeak BBC kateari eskainitako elkarrizketa batean aitortu duenez, "jihadean interesa zuela argi dago", baina momentura arte, ikertzaileek ez dute Al Qaeda edo Estatu Islamikoarekin lotzen duten aztarnarik aurkitu. Ezta  bere intentzioez beste pertsonekin hitz egin zuenik ere.

"Sofistikazio baxuan, teknologia baxuan eta kostu baxuan oinarrituta daude erasotzailearen metodoak", azaldu du Basuk; beste erasoetatik "kopiatu" ditu eta Estatu Islamikoaren propagandak agintzen dituen doktrina jarraitu zuten.

Scotland Yardek ere ez du uste Masood 2003an kartzelan egon zenean erradikalizatu zenik. Labanaz erasotzeagatik zigortu zuten. Terrorista ez zegoen inteligentzia zerbitzuen radarretan.

"Badakit noiz, non eta nola egin zuen erasoa Masoodek, baina orain, zergatia jakin nahi dugu. Batez ere, biktima eta familientzat", gaineratu du Basuk. Atentatuan lau hildako eta 50 zauritu inguru izan ziren, eta erasotzailea ere hil zen. Hainbat tiro jaso zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Erresuma Batua albisteak Atentatuak bideoak Estatu Islamikoa Londres albisteak gaur