Mundua -

Londres

8 lagun atxilotu dituzte asilo eskatzaile bati jipoia ematea egotzita

Erresuma Batuko Poliziak hiru pertsonaren irudiak zabaldu ditu, ostiral gauean gertatutakoa argitzeko. Izan ere, 20 bat pertsonak jipoi itzela eman zieten 17 urteko pertsona bati.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Poliziak zortzi pertsona atxilotu ditu, ostiral gauean 20 pertsonak Croydonen asiloa eskatu zuen gazte bati emandako jipoiarekin zerikusia dutelakoan.

Ikerketaren baitan, Poliziak hiru pertsonaren irudiak zabaldu ditu, ostiral gauean gertatutakoa argitzeko. Izan ere, 20 bat pertsonak jipoi handia eman zioten 17 urteko pertsona bati. Zauri larriak eragin zizkioten buruan eta aurpegian.

Gazteak Londres hegoaldeko ospitale batean jarraitzen du, larri, baina egonkor, arriskutik kanpo. Erasoaren egunaz geroztik, Poliziak bederatzi pertsona atxilotu ditu, eta zortzik atxilotuta jarraitzen dute.

Gau hartan gertatutakoari buruzko informazio gehiago lortzeko, Poliziak laguntza eskatu die erasoa ikusi zutenei, eta identifikatu nahi dituen hiru pertsonen (emakume bat eta bi gizon) irudiak zabaldu ditu, haiekin hitz egiteko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken orduko albistea Londres