Mundua -

venezuela

Gazte bat hil da Caracasko kanpoaldean izan den protesta batean

Bestalde, Madurok iragarri du 30 bat pertsona atxilotu dituztela hiriburu venezuelarrean egin dituzten protestetan.

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jairo Ortiz izeneko gazte bat hil da Carrizal izeneko udalerrian, Caracasko kanpoaldean, izan den protesta batean, Tarek William Saab Venezuelako herri-defendatzaileak jakinarazi duenez.

Saabek, Twitterren duen kontu korrontearen bidez, hilketa "krudela" eta "gogaigarria"  kritikatu du. Gainera, Nestor Reverol Justizia eta Barne ministroarekin hitz egin du, "gertaera penagarriak ikertzeko eta salatzeko asmoz".

Era berean, Herri-Defentsoriaren, Fiskaltzaren, Polizia zientifikoaren, Polizia Nazional Bolivartarraren eta Guardia Nazional Bolivartarraren lantalde batzuk lanean ari dira lekuan.

Bestalde, Nicolas Maduro presidenteak iragarri du 30 pertsona inguru atxilotu dituztela Caracasen, Polizia Nazional Bolivartarraren eta oposizioak deitutako manifestazioan parte hartu dutenen arteko liskarren ostean.

Horren aurretik, Tareck El Aissamik adierazi zuen 21 "guarinbero" atxilotu zituztela, "hiriburuan kaosa eragiten saiatzea" leporatuta. Maduroren bigarrenak prentsaurreko batean azaldu duenez, oposizioa Miraflores Jauregian sartzen saiatu da, Herriaren Defentsoriara jo beharrean, aurretik iragarri zuten bezala.

El Aissamik salatu du plan "kolpista" bat indarrean dagoela Maduroren Gobernua desegiteko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak Venezuela bideoak