Mundua -

Atentatua Suedian

Lau pertsona hil dituzte Stockholmen, atentatu batean

Kamioia oinezkoentzako kale batean sartu da, Suediako hiriburuaren erdigunean, eta hainbat pertsona harrapatu ditu.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Kamioi batek hainbat pertsona harrapatu eta hiru hil ditu Stockholmen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez lau pertsona hil eta hamabost zauritu dira ostiral honetan, Stockholmen, Suediako hiriburuaren, oinezkoentzako kale batean kamioi batek harrapatuta, Suediako Poliziak jakitera eman duenez.

Harrapaketan zerikusirik duelkoan pertsona bat atxilotu dutela baieztatu du Poliziak, baina atxiloketaren inguruan ezin duela ezer gehiagorik esan adierazi du.

Suediako lehen ministroak, Stefan Löfvenek, azpimarratu duenez, "ekintza terrorista bat dela uste dute". "Suediari eraso egin diote", larritu da.

Ibilgailuaren jabeak, Spendrups garagardogileak, iragarri duenez, bertako jatetxe batean banaketa egiten ari zirenean lapurtu dute kamioia. Aftonbladet egunkariak aipatutako bozeramaile batek ezin izan du argi utzi lapur bakarra edo hainbat lapur izan diren, baina enpresaren gidaria zauritu ez dutela egiaztatu du.

Hainbat lekukok esan dutenez, kamioiak hainbat pertsona harrapatu ditu eta denda batean bete-betean jo du. Horren ondorioz, ibilgailuaren kabinak su hartu du. TT albiste-agentziak elkarrizketatu duen lekuko baten arabera, gertakaria jazo den lekuan hainbat zauritu artatzen ari dira eta hainbat "pertsona ikusi ditu manta batekin estalita".

SUECIA ERASOA ataque atropello camión kamioia EFE

Argazkia: EFE

Drottninggatanen jazo da harrapaketa, Stockolmeko erdiguneko denda gune batean. Bertako komunikabideek jakinarazi dutenez, Poliziak handik dabiltzan pertsonei ez gerturatzeko eskatu die, eta atentatu terrorista bat izan daitekeela esan du.

Suediako Poliziak Twitterren bidez, komunikatu labur batean eman du jakitera harrapaketa. Horretan, gertatutakoaren inguruko informazio gehiago biltzen ari dela esan du. Poliziak 14:53ean jaso du abisua, ibilgailu batek Stockolmeko erdiguneko Queen kaletik gertu hainbat pertsona harrapatu dituela esanez.

Poliziaren informazioaren arabera, metro eta aldirien zerbitzuak bertan behera utzi dituzte.

Sospechoso Atentado Suecia Suedia Atentatua _EFE

Suediako atentatuaren ustezko egilea. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak albisteak Albisteak Suedia gaur