Mundua -

Eraso kimikoa Sirian

Errusiak eta AEBk Siriako eraso kimikoa ikertzea babestu dute

Hala eta guztiz ere, Putinek, Lavrovek eta Rex Tillerson AEBko Estatu idazkariak egin duten bileran ez dute bat egin Bachar al Asaden Gobernuaren etorkizunaren inguruan.

Tillerson eta Lavrov. Argazkia: Efe
Tillerson eta Lavrov. Argazkia: Efe
Tillerson eta Lavrov. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Serguei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak eta Rex Tillerson AEBko Estatu idazkariak Sirian izandako eraso kimikoa ikertzea babestu dute, baina ez daude ados Bachar al Asaden Gobernuaren etorkizunaren inguruan.

"AEB aipatu ikerketa babesteko prest dagoela ikusten dugu", adierazi du Lavrovek Tillersonekin batera eman duen prentsaurrekoan, Vladimir Putin Errusiako presidentearekin bildu ostean.

Lavrovek azaldu duenez, Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundeak Sirian bertan ikerketa "berehala" abiatzea nahi dute.

Gainera, gogorarazi du Siriak berak ere eman diola oniritzia nazioarteko adituen sarrerari.

Tillersonek, bestalde, argi adierazi du euren ustez Asaden Gobernua izan zela eraso kimikoa antolatu eta burura eraman zuena. Era berean, antzeko "50 bat erasotan" parte hartu duela azpimarratu du.

Asaden etorkizunari dagokionez, gaia jorratu dutela aitortu du, eta berretsi du "Asad familiaren erreinua amaitzear" dela eta nazioarteak ez lukeela onartuko buruzagi siriarrak herrialdearen etorkizunean paperen bat jokatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Errusia argazkiak Gaurko azken orduko albistea Siria gaur