Mundua -

Bonbardaketak

54 pertsona hil dira nazioarteko koalizioaren erasoetan, Sirian

Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, azken orduotan hildakoak zenbatuta, 1.226 zibil hil dira Sirian koalizioak egindako erasoetan.

Bonbardaketa Sirian. Argazkia: EFE
Bonbardaketa Sirian. Argazkia: EFE
Bonbardaketa Sirian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 27 pertsona hil ziren bart, horien artean hainbat zibil, AEB buru duen nazioarteko koalizioak Siriako ipar-ekialdean Estatu Islamikoa (EI) talde terroristaren kontrolpean dauden guneetan egindako bonbardaketetan, hainbat ekintzailek jakinarazi dutenez.

Gutxienez 13 zibil eta EIko 3 kide hil dira Al Bukamal hiriko (Siriako Deir al Zur probintzia eta Irakeko mugan) biribilgune batetik gertu jazotako aire eraso batean, Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera.

Zibil horien artean, gutxienez 5 adingabe eta 3 emakume daude, zehaztu du.

Al Bukamaleko sarrera batean, Al Hamar petrolio-hobiko gunean eta Al Hari herrian ere bonbardaketak izan dira.

Al Hari herrian, gutxienez 4 jihadista hil dira horien ibilgailuaren kontra egindako aire erasoan.

Beste 7 pertsona, horien artean bi emakume eta adingabe bat, hil dira Al Hasiniya herriaren (Deir al Zurreko mendebaldean) kontra egindako antzeko bonbardaketa batean.

Hegazkinek 12 suziri bota dituzte Estatu Islamikoaren egoitza bihurtu zen Al Hasiniyako Nekazaritza Fakultatearen kontra.

Behatokiak azpimarratu duenez, azken orduotako hildakoak zenbatuta, guztira 1.226 zibil hil dira Sirian koalizioak egindako erasoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gerra Siria Estatu islamiarra berriak Jihadismoa albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak