Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Borussiaren kontrako erasoaren ustezko egilea atxilotu dute

Mundua

Dortmund

Borussiaren kontrako erasoaren ustezko egilea atxilotu dute

agentziak | erredakzioa

2017/04/21

Alemaniar-errusiar gizonezko bat da eta erasoaren helburua ekonomikoa izan zela uste dute, egun horretan bertan talde alemaniarraren akzioak erosi zituelako.

1:14
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Alemaniako Fiskaltza federalak jakinarazi du gizonezko alemaniar-errusiar bat atxilotu dutela Borussia Dortmunden autobusaren kontrako atentatuarekin lotuta, eta susmagarriaren helburua ekonomikoa izan zela uste dute, erasoa izan zen egunean bertan futbol taldearen akzioak erosi zituelako.

Fiskaltzaren arabera, 28 urteko atxilotuak Borussia Dortmunden 15.000 put edo akzio saltzeko aukera erosi zuen apirilaren 11n, atentatua izan zen egunean, astebete lehenago eskuratutako mailegu batekin.

Atentatuarekin, susmagarriaren helburua akzioen beherakada handia lortzea zen, salmenta eskubideak erosi zitueneko prezioan saldu eta dirua irabazteko.

Horrela, erabat baztertu dute jihadismoaren hipotesia; izan ere, erasoaren lekuan agertu ziren idatziek ere ez omen dute bat egiten jihadistenekin.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena