Mundua -

Venezuela

12 pertsona hil dira Venezuelan, okindegi bat arpilatzen ari zirela

Antza denez, batzuk elektrokutatuta hil dira, eta besteak, tiroz.

Caracaseko hainbat denda arpilatu dituzte. Argazkia: EFE
Caracaseko hainbat denda arpilatu dituzte. Argazkia: EFE
Caracaseko hainbat denda arpilatu dituzte. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamabi pertsona hil dira El Vallen (Venezuela), Caracaseko mendebaldean, okindegi bat arpilatzen ari zirela, Fiskaltzak baieztatu duenez. Kalte materialak ere eragin dituzte.

Dozena bat denda baino gehiago arpilatu zituzten ostiral goizaldean, El Valle auzoan Maduroren Gobernuaren aurka egindako hainbat protestatan, Caracas mendebaldean. Bederatzi pertsona hil dira elektrokutatuta, okindegi batean egindako lapurretan.

Gobernuak jakinarazi duenez, 12 pertsona hil dira El Vallen: horietatik hiru tiroz eta bederatzi, elektrokutatuta. Horrez gain, beste sei pertsona zauritu dituzte tiroz. Fiskaltzak ohar batean baieztatu duenaren arabera, batzorde batek ikertuko du gertatutakoa.

Bestalde, Carlos Ocariz (oposizioko kidea) Sucre herriko alkatearen esanetan, gizon bat hil da Petare auzoan, hiriburuko ekialdean, Gobernuaren aurkako protestetan. Errudunak ikertu eta zigortzea eskatu du Ocarizek.

13 hildako horiez gain, ehunka zauritu eta 550 atxilotu utzi dituzte orain arte Venezuelako protestek, Foro Penal Venezolano Gobernuz Kanpoko Erakundeak azaldu duenez.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko azken orduko albistea Venezuela albisteak Latinoamerika