Mundua -

Presidenterako hauteskundeak

Le Pen eta Macron lehiatuko dira Frantziako presidente izateko

Macronek botoen % 23,86 jaso ditu, eta hautagai ultraeskuindarrak, berri, botoen % 21,43. Fillonek porrota onartu du eta Macronen alde bozkatzeko eskatu du.

Emmanuel Macron eta Marine Le Pen. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron eta Marine Le Pen. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron eta Marine Le Pen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marine Le Pen Fronte Nazionaleko liderra eta Emmanuel Macron En marche! mugimendu sozioliberaleko burua Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulira igaroko dira, botoen % 97 zenbatuta izandako emaitzen arabera. Le Penek botoen % 21,43 eskuratu ditu, eta botoen % 23,86 lortu ditu Macronek.

Hirugarren postuan, berriz, François Fillon sozialista geratu da, botoen % 19,94 lortuta, eta Jean-Luc Melenchon ezkertiarra kokatu da laugarren, hautesleen % 19,62ren babesa jasota.

Frantziako Presidenterako hauteskundeen lehen itzuli honetan, % 80ko parte hartzea izan da, 2012an baino apur bat txikiagoa.

Kontserbadoreak eta sozialistak, Macronen alde

Datu horien aurrean, François Fillon Frantziako presidente izateko hautagai kontserbadoreak bere porrota onartu, eta Emmanuel Macron sozioliberalaren alde bozkatzeko eskatu du, bigarren itzulira begira, Marine Le Pen ultraeskuindarrari aurre egiteko.

Lehen ministro ohiak baieztatu duenez, Le Penen Fronte Nazionala "bere indarkeriagatik eta intolerantziagatik da ezaguna", eta horren programak "herrialdea porrotera eta Europa kaosera eramango luke".

"Estremismoak zorigaitza eta hondamendia besterik ez dakar", adierazi du Fillonek, hirugarrena boto-estimazioen arabera.

Benoît Hamon hautagai sozialistak ere emaitza kaskarrak lortu dituela onartu du (% 6 eta % 7 bitartean), eta Macronen hautagaitza babesteko deia egin du, "ezkerrekoa ez bada ere".

"Badakit aurkari politiko baten (Macron) eta Errepublikaren etsai baten artean (Le Pen) bereizten", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Paris azken albisteak Frantzia berriak Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak Frantzia Macron azken ordukoa