Mundua -

Women 20

Merkel eta Trump elkarrekin, emakumeak ekonomia munduan sartzearen alde

Berlinen egiten ari diren goi bileran, Alemaniako kantzillerrak eta AEBko presidentearen alabak bat egin dute.

Ivanka Trump eta Angela Merkel. Argazkia: EFE
Ivanka Trump eta Angela Merkel. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeak lan munduan eta ekonomia alorrean sartzearen alde elkarrekin, aliatu gisa, lan egiteko prest agertu dira Angela Merkel Alemaniako kantzillerra eta Ivanka Trump AEBko presidentearen alaba.

AEBko presidentearen aholkulari gisa atzerrira egin duen lehendabiziko bisitan, Ivanka Trump izan da Berlinen egiten ari diren Women20 goi bilerako arreta gune nagusia.

Angela Merkel eta Ivanka Trumpez gain, Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) presidenteak eta Herbehereetako Maxima erreginak emakume ekintzaileei buruzko eztabaida batean parte hartu dute. Ustez, Donald Trumpek emakumeei emandako tratuaren aurrean aita defendatu du haren alabak.

Merkelek iragarpen bat egiteko baliatu du ekitaldia eta garatze bidean dauden herrialdeetako emakumeei kreditua emateko proiektua aurreratu du. Uztailean Hanburgon egingo den G20aren goi bileraren baitan aurkeztu nahi du ekimena Alemaniako Gobernuak, eta Kanadak, AEBk eta Herbehereek proposamenarekin bat egitea espero du Merkelek.

Eztabaidan parte hartu duten emakumeak bat etorri dira —Merkel eta Maxima erregina bereziki— emakumeei krediturako erraztasunak ematearekin, besteak beste, horien independentzia ekonomikoa sustatzeko.

Hala ere, feministak ote diren galdetuta, iritzi ezberdinak plazaratu dituzte. Merkelek ez dio bere buruari etiketa hori jarri nahi izan, baina bere Gobernuak onartutako hainbat neurri goraipatu ditu. Bestalde, Ivanka Trumpek AEBn genero arrakala dagoela onartu du, eta ekonomia sustatzeko arauak desegitearen alde mintzatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak Alemania argazkiak Angela Merkel albisteak Albisteak