Mundua -

Indiako Ozeanoa

Susmagarri bat eta bi polizia zaurituta, Reunionen izandako tiroketa batean

Agenteak terrorismoaren aurkako operazio bat egiten ari ziren Saint-Benoit udalerrian, eta atxilotu behar zuten gizonak tiro egin die bere etxera heldu direnean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona tiroz zauritu dira Reunion uharteko Saint-Benoit udalerrian egin duten terrorismoaren aurkako operazio batean. Horietako bat (susmagarria) larri dago eta beste biek (poliziak) zauri arinak dituzte, Le Figaro egunkariak zabaldu duenez.

Operazioan, Polizia Nazionaleko Interbentzio Taldeko zenbait kide tirokatu ditu susmagarriak, haren etxera joan direnean. Agenteek ere tiro egin dute, eta larri zauritu dute erasotzailea.

Interneten terrorismoa goratzea leporatuta atxilotzeko bertaratu dira agenteak haren etxera. Susmagarriak (1995. urtean jaiotako gizonezko bat), esan bezala, tiroz hartu ditu poliziak, eta agenteek tiroz erantzun diote. Ondorioz, larri zaurituta eraman dute ospitalera. Zauritutako polizietako batek esku batean du zauria, eta besteak, beso batean.

Poliziak lehergailu bat egiteko materiala topatu du haren etxean. Ikerketak aurrera jarraitzen du, aipatutako egunkariaren arabera. Reunion departamenduko prefetak goraipatu egin du Poliziak operazio honetan egindako lana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Frantzia albisteak Jihadismoa hoy Gaurko azken orduko albistea