Mundua -

Venezuela

AEEk Venezuelan indarkeria sustatzen duela salatu dute

Delcy Rodriguez Venezuelako Atzerri ministroak Brasil, Argentina eta Paraguai egin ditu Amerikako Estatuen Erakundea (AEE) Venezuelarekiko izaten ari den jarreraren erantzule.

Amerikako Estatuen Erakundeak (AEE) Venezuelan indarkeria bultzatzen duela salatu dute. EFE
Amerikako Estatuen Erakundeak (AEE) Venezuelan indarkeria bultzatzen duela salatu dute. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Delcy Rodriguez Venezuelako Atzerri ministroak gaur ziurtatu duenez, Amerikako Estatuen Erakundeko (AEE) hainbat herrialde Venezuelan indarkeria sustatzen ari dira. Azken asteetan, oposizioak deituta, Nicolas Maduro presidentearen kontrako hainbat protesta egin dituzte.

Rodriguezek baieztatu duenez, Venezuelak gaur entregatuko du erakundea "salatzeko" eta "behin betiko" kide izateari uzteko eskutitza AEEko idazkaritzan.

"Gobernu horiek muturreko faktoreei beren babesa agertzen dieten bakoitzean —talde terrorista gisa egituratu direnak— indarkeria goratzen dute eta hauspoa ematen diete indarkeria erabiltzen dutenei", adierazi du.

"Ez ditut Gobernu horiek, ezta bertako burokratak ere Venezuelako oposizioaren indarkeria gaitzesten ikusi. Ez dut adierazpen bakar bat ere entzun. Manifestazio baketsuak zapalduak izaten ari direla esaten dute. Mundua atzekoz aurrera", azpimarratu du.

Delcy Rodriguez Venezuelako Atzerri ministroak Brasil, Argentina eta Paraguai egin ditu Amerikako Estatuen Erakundea (AEE) Venezuelarekiko izaten ari den jarreraren erantzule.

Atzerri ministroak atzo iragarri zuenez, Nicolas Maduroren Gobernuak uko egingo dio Amerikako Estatuen Erakundeko kide izateari, aipaturiko erakundeak Venezuelako krisiari buruz hitz egiteko bilera bat deitu zuelako, Maduroren Gobernuaren onespenik gabe.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken ordukoa Venezuela bideoak