Mundua -

Venezuela

Leopoldo Lopez dagoen espetxera martxa, Venezuelako oposizioak deituta

Parlamentuko presidenteordeak adierazi duenez, 'preso politikoak' aske uztea eskatuko dute.

Venezuelako oposizioak deitutako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE
Venezuelako oposizioak deitutako manifestazio bat.
Venezuelako oposizioak deitutako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako oposizioko hainbat diputatu eta ehunka hiritar kartzelatara martxak egiten ari dira, "preso politikoak" aske uztea eskatzeko. Mobilizazio horietako batek Leopoldo Lopez preso dagoen Ramo Verde espetxe militarra izango du helmuga.

Fredy Guevara Parlamentuko presidenteorde eta VP Herri Borondateko koordinatzaile nazionalak bideo batean adierazi duenez, "erresistentziaren 28. eguna da, 28 egun kalean". Haren esanetan, preso politikoak dauden espetxe guztietara egingo dituzte martxak horien askatasuna eskatzeko.

Guevararen hitzetan, Ramo Verderako martxa Caracas kanpoaldean hasi da eta parte-hartzaileek 14 kilometroko bidea egingo dute helmugara iritsi arte. Leopoldo Lopez oposizioko kidea 2014. urtean espetxeratu zuten.

Orain arte ez da gorabeherarik izan, baina hainbat diputatuk salatu dutenez, zenbait autobus publiko mobilizazioa eragozten saiatu dira.

Bestalde, Richard Blanco diputatuan goizean goiz joan da Ramo Verde espetxera, eta atarian Guardia Nazionalaren pikete bat dagoela salatu du. Lilian Tori, Leopoldo Lopezen emaztea, ere kartzelaren atarian dago.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Munduko albisteak 2024 Albisteak Venezuela Latinoamerika Leopoldo López Mendoza azken ordukoa