Mundua -

VENEZUELA

Venezuelan gutxieneko soldata % 60 igoko duela iragarri du Madurok

Venezuelako Merkataritza eta Zerbitzuen Batzorde Nazionaleko buruak esan du krisi egoera honen erdian enpresek ezin izango diotela aurre egin soldata igoerari.

Nicolas Maduro. EFE.
Nicolas Maduro. EFE.
Nicolas Maduro. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak iragarri duenez, hileko gutxieneko soldata % 60 igoko du, 40.638etik 65.021 bolibarrera (90 dolar, gutxi gorabehera).

"Gutxieneko soldata, pentsioak eta administrazio publikoko langileen diru-sariak % 60 igotzea erabaki dut", esan du Madurok, Venezuelako irrati-telebista publikoan duen programan.

Elikadura-bonoaren balioa 12 puntutik 15era igoko duela ere iragarri du Venezuelako presidenteak: horrenbestez, 108.000etik 135.000 bolibarrera pasatuko da elikadura-bonoaren balioa (278 dolar inguru).

Halaber, bono hori liberalizatzeko prozesua abiatzeko asmoa duela esan du Madurok, bolibarretan trukatu ahal izateko bonoaren balioa. Orain, txartelen bidez erabili dezakete bonoa, janari-saltoki jakin batzuetan.

Enpresentzat, "kolpea"

Venezuelako presidenteak neurriok iragarri eta gutxira, Cipriana Ramos Venezuelako Merkataritza eta Zerbitzuen Batzorde Nazionaleko buruak esan du ez dela "harritu" igoera horien aurrean, baina enpresentzat kolpe handia izango dela adierazi du.

Ramosen arabera,  "krisi egoera honen erdian enpresek ezin izango diote aurre egin soldata igoerari".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Lana Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Venezuela albisteak Latinoamerikako albisteak Lansariak Nicolás Maduro