Mundua -

Mezu garrantzitsua espero da

Ingalaterrako erreginaren etxeak larrialdiko bilera deitu du Buckinghamen

INFORMAZIOA EGUNERATU DA: Ekitaldi ofizialetara ez joatea erabaki du Edinburgoko dukeak

Isabel II.a erregina, artxiboko argazki batean. Iturria: EiTB
Isabel II.a erregina, artxiboko argazki batean. Iturria: EiTB
Isabel II.a erregina, artxiboko argazki batean. Iturria: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ingalaterrako erreginaren etxeak Buckingham jauregira deitu ditu langile guztiak, ostegun goizaldean, larrialdiko bilera batera, Daily Mail hedabideak zabaldu duenez, baina ez diete zehaztu bilera zertarako den.

<<INFORMAZIOA EGUNERATU DA: Ekitaldi ofizialetara ez joatea erabaki du Edinburgoko dukeak>>

Aipatutako iturrien arabera, erreginaren etxeak herrialdean zehar dituen egoitzetako langile guztiek jaso dute Londresera berehala joateko agindua. Goizean, Lord Chamberlan erreginaren etxeko aholkulari nagusiak eta Sir Christopher Geidt Elisabet II.a erreginaren idazkari pribatuak zuzenduko zaizkie langileei.

Jauregian bilerak egitea ohikoa da, baina ez da batere ohikoa goizaldean deitzea. Hedabide britainiarrek ez dute espekulaziorik egin bilera horren inguruan, baina erreginaren etxeak Londrestik kanpo dituen langileak ere deitu baldin baditu, seguruenera guztiei eragingo diela esan dute.

Buckingham jauregiak, baina, ez du azalpenik eman, baina Lord Chamberlainek noizean behin horrelako bilerak egiten dituela jakinarazi du.

Halere, zenbait hedabidek erregina aipatu dute; izan ere, Erresuma Batuan inoiz izan den erreginarik zaharrena da (91 urte) eta abenduan kezka piztu zuen britainiarren artean, Gabon garaian hamar egun baino gehiago eman baitzituen agerraldi publikorik egin gabe.

Beste batzuek Elisabet II.aren senarra, Felipe printzea (Edinburgoko dukea), aipatu dute, 95 urte dituela gogora ekarrita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Erresuma Batua argazkiak Gaurko azken ordukoa Londres