Mundua -

Venezuela

Bi martxa izan dira Caracasen, oposizioak eta chavismoak deituta

Apirilaz geroztik Estatuko segurtasun indarrek herritarren aurka egindako "errepresioa" salatu dute emakumezko opositoreek.

Dozenaka emakumezko diputatu izan dira martxaren buruan. Argazkia: EiTB
Dozenaka emakumezko diputatu izan dira martxaren buruan. Argazkia: EiTB
Dozenaka emakumezko diputatu izan dira martxaren buruan. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka emakume opositore manifestatu dira larunbat honetan Caracasen (Venezuela) eta barnealdeko hainbat hiritan Nicolas Maduroren Gobernuaren "errepresioaren aurka".

Apirilaren 1az geroztik herrialdean izandako indarkeria-oldean Estatuko segurtasun indarrek egindako "errepresioa" salatu nahi izan dute manifestariek.

Zuriz jantzita eta bandera nazionalarekin, Caracaseko ekialdean egin dute elkarretaratzea, Brion de Chacaito plazan, Barne eta Justizia Ministerioraino abiatzeko asmoz, "errepresioaren amaiera" eskatzeko asmoz.

GNB Polizia Militarrak eta PNB Polizia Nazionalak hasierako ibilbidea oztopatu dute; hori dela eta, manifestariek beste bide bat jarraitu behar izan dute, aspaldiko partez egindako manifestaziotan gertatu den bezala.

Dozenaka emakumezko diputatu izan dira martxaren buruan. Bakearen aldeko leloak irakurgai izan diren pankartak eraman dituzte, eta indarkeria-oldean hildako 37 lagunak gogoan hartu dituzte.

"Venezuelaren aldeko borroka da, Konstituzioa urratzen ari dira, adiskidetzea egon beharko da hemen", adierazi du Marialbert Barrios diputatuak.

VENEZUELA MANIFESTAZIOA EITB

Gobernuaren aldeko eta kontrako emakumezkoak manifestatu dira gaur Caracasen. Argazkia: EiTB

Martxa chavista

Bestalde, chavismoaren aldeko ehunka emakumezkok manifestazioa egin dute Caracasen ere, Herriaren Defendatzaileraino, indarkeria "terroristaren" aurka, eta bakearen nahiz Nicolas Maduro presidenteak deitutako Biltzar Nazional Konstituziogilearen alde.

Blanca Eekhout Emakume eta genero Berdintasunerako ministroak azaldu duenez, joan den apirilaren 1etik izandako indarkeria errefusatzea du helburu martxa horrek. "Iritzi kontrajarriak eztabaidarekin ebatzi egiten dira, bakea eta demokrazia bermatu behar dira, eta horretarako dago Biltzar Nazional Konstituziogilea", azaldu du Eekhoutek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Albisteak Venezuela bideoak