Mundua -

Siriako gerra

Siriako Gobernuak eremu babestuetako akordioa beteko duela iragarri du

Hala ere, alderen batek akordioa urratuko balu erantzun egingo lukeela azpimarratu du Baxar al-Asaden Gobernuak.

Siria. Artxiboko argazkia: EiTB
Siria. Artxiboko argazkia: EiTB
Siria. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Walid al Mualem Siriako Atzerri Gaietarako ministroak adierazi duenez, haren Gobernuak errespetatu egingo du herrialdeko hainbat lurraldetan, eremu babestuetan, indarkeria gutxitzeko akordioa. Asteburuan lortu dute akordioa Errusiak, Iranek eta Turkiak. Dena den, alderen batek akordioa urratzen badu erantzun egingo duela ohartarazi du Baxar al-Asaden Gobernuak.

"(Ituna) errespetatuko dugu, baina erakunderen batek urratzen badu irmoki erantzungo dugu", ohartarazi du Al Mualemek Damaskon egindako prentsaurrekoan.

Siriako diplomazia buruak adierazi duenez, larunbatetik indarrean dagoen akordioaren helburua fakzio armatuak Al-Nusra frontea zenarengandik urruntzea da. Al-Qaidaren Siriako filiala zena beste talde batzuekin ari da orain "Levanteko Askapenerako Taldearen" baitan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Eguneko albisteak Siria albisteak gaur