Mundua -

Estatu islamikoaren aurka

'Terroristei' barik bere gobernuari laguntzea eskatu dio Erdoganek AEBri

Siriako milizia kurdoari armak emateko AEBren erabakiak Turkiako presidentea sumindu du. "Gustuko dugu pentsatzea gure aliatuek gurekin egotea nahiago dutela", esan du.

Erdogan, Turkia
Erdogan, Turkia
Erdogan, Turkia

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea oso kritiko agertu da AEBek Babes Popularraren Unitateei -Sirian dagoen Kurdistanen aldeko alderdi politiko nagusiaren talde armatua- armak emateko erabakiaren aurrean, eta atzera egitea eskatu dio AEBri, hara bidaiatu aurretik.

Erdoganen esanetan, Estatu Islamikoaren aurkako borroka "ezin daiteke beste organizazio terrorista bat lagunduta egin", Washingtonek aipatutako taldea laguntzeko erabakiaren harira.

Halaber, "Ankararen ondoan, eta ez organizazio terroristen ondoan, egoteko" eskatu die presidenteak Turkiaren herrialde aliatuei. "Sirian eta Turkian gertatzen den edozer gauzak segurtasun nazionalarekin zerikusia dauka herrialdearentzat", gaineratu du.

Gustuko dugu pentsatzea gure aliatuek gurekin egotea nahiago dutela, organizazio terroristekin egotea baino", Erdoganek esan duenez, Anatolia Turkiako albiste agentziaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak albisteak Estatu Islamikoa Gaurko azken orduko albistea Turkia berriak Siria gaur