Mundua -

Hauteskunde legegileak

Macronek kanpoan utzi du Valls, baina ez da horren barrutian lehiatuko

LREk iragarri du 577 barrutietako 428tan aurkeztuko dituztela hautagaiak, eta tartean 24 diputatu sozialista izango direla.

Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: Efe
Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: Efe
Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Republique en Marche (LRE, Errepublika Martxan) alderdiak, Emmanuel Macron Frantziako presidentearenak, ez du Manuel Valls lehen ministro sozialista ohia ekaineko hauteskunde legegileetarako zerrendetan sartuko, baina ez du inor aurkeztuko horren barrutian.

Richard Ferrand alderdiko idazkari nagusiak azaldu duenez, Valls ezin da zerrendetan sartu ez duelako alderdiaren berrikuntza helburua betetzen, hiru legegintzalditan izan baita diputatu.

"Hala eta guztiz ere, une honetan batu egin nahi dugu, ez dugu inor baztertu nahi, eta are gutxiago gure mugimenduarekin bat egin nahi duen lehen ministro ohi bat. Horregatik ez dugu beste hautagairik aurkeztuko horren barrutian", adierazi du Ferrandek.

Lehen ministro ohiak esan du hauteskundeetara aurkeztu egingo dela, Macronen babesa ez badu ere, baina presidente berriaren politika babesteko asmoz.

"Aurrerakoien kolorearekin aurkeztuko dut neure burua, gehiengo presidentzialaren ildoan", adierazi du gobernuburu ohiak.

LREk iragarri du 577 barrutietako 428tan aurkeztuko dituztela hautagaiak, eta tartean 24 diputatu sozialista izango direla, beste askoren eskariak baztertu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia argazkiak Manuel Valls albisteak Albisteak Frantziako hauteskundeak Emmanuel Macron